XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AITORTZA ETA EGIA

Michel Foucault (1926-1984) filosofo eta historialari frantsesak azken 300 urte honetan sexuari buruzko diskurtso-eztanda gertatu dela uste zuen. Itxuraz sexualitatearen zanpaketa handia izan arren, sexualitateko elementu guztiei buruz zehatz-mehatz eztabaidatzea bultzatzen zen.

Aitortza-eskuliburuetan pertsona bere desira, pentsamendu eta ekintzak gero eta zehatzago adieraztera bultzatzen zen.

Desira, hizkuntzaren errota infinituan prozesatuta ezagutza edo egia bihurtu zen.

Foucaultek mendebaldeko kultura beste kultura batzuekin konparatu zuen, ekialdekoekin batez ere.

Hauetan ars erotica egon da (sexu-tradizioko gorputza), eta horri esker sexuak jakinduriarako iniziazio-bitartekari gisa balio zuen, hau da, egiara sexuaren bidetik heltzen zen.

Mendebaldeko gizarteak scientia sexualis garatu du, non aitortza egiara iristeko bitartekoa baita: Aitortzan egia eta sexua elkartu egiten dira, norberaren sekretua derrigorrean eta zehatz-mehatz azalduta.

Aitortza aitortokiez gaindi hedatu den derrigorrean burututako ekintza da eta legeen, medikuntzaren, psikiatriaren eta psikoanalisiaren arloetara sartu da.

Foucaultek dioenez aitortza-teknikak hedatuta, aditzera ematea exijitutako egiaren jabe den izakiaren kontzeptua sortzen da.

Norberaren ezagutza horri esker aitortza-teknika berriak, gero eta landuagoak, gara daitezke.

Beraz, aitortza interpretatzeko era askotako apaiz sekularrak edo adituak behar dira.

Rorschach-en probetan erabiltzen diren tinta-orbanak.

Norberak orbanak iradokitzen edo gogorarazten diona deskribatu behar du.

Emandako erantzunetatik abiatuz, pertsonaren nortasuna edo adorearen maila interpreta daiteke, subkontzientearen bidez ohartu gabe adierazi duen egian oinarrituta.